XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Gogamen txarrak zureak!... Zergatik ez dezu lo pixka bat artu nai?
Oraindik astia ba'dezu, nik ots egingo dizut ordu danean.
Inditarrak ezin gizon aren kezkak ulertu.
Lasai zegon bera; nagusiaren naiak bete zitun, eta orain ondo irabazitako berrogeita amar ontzurreak zertan erabilli asmatzen ari zan.
Kilpara, an, lo zegon; ez al zan egoki aretxentzat Soler'enean apaingarri polit batzuk erostea?...
- Nik esnatuko zaitut - esan zion berriz Kardonari -.
Oraindik lotarako astia ba'dezu.
Baña Kardonak buruakin ezezkoa emanaz, saminki izketan asi zan, bere baitarako geiago, Yangorentzat baño: - Ezer ez degu egin eriotz orrekin!
Bata aurretik kendu, ta bestea jarri zait orain!...
Kilpara estaltzen zuten zapi-azpian, etzuten ezer igerri.
Inditar neskatxak erdi lotan, Kardonaren itzak entzun zitun, eta gizon aren bildurgarrizko naiak bereala ulertu.
- Nor da beste ori? - galdetu zion Yangok.
Nagusia ixillik.
Zertarako agertu bear biotzeko izkutuak morroi zarpil aren aurrean?
Baño bere baitarako ari zan geienik eta itz egin zun: - Aspaldi ontan Matildek oiturak zerbait aldatu egin ditu.
Lenago gure artean sutondoan egiten zun lo; orain, berriz txabolan, eta ez du lagunik nai izaten, ezta zure alaba ere.
- Baltasar bere anaia bai beintzat.
- Ba! Lo astuna du orrek... ez da esnatzen txabolan iñor sartuta ere!...
Anderetxoa ez da lengoa!
Kardonaren itzak zuzmur ixil biurtu ziran, baia ala ere Kilpararen entzumen erneak garbi entzun.
- Matilde emakume maite-mindua da...
Pizarrak ez orain, baña berak baño geiago galarazten dizkit beste orrek nere asmoak...
- Nor da?